Aurkezpena                                                                      

 

CEP BEKOBENTA HLHI “D” ereduko Ikastetxe Publikoa da. Markina-Xemein herrian dagoen Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko bakarra da. BEKOBENTA HLHI-k Markina-Xemeingo eta Ziortza - Bolibar herrietako ikasleak hartzen ditu. 
Eraikina IES MARKINA BHIrekin partekatzen dugu. Zentro bakoitzak eraikinaren alde bat erabiltzen du baina baditugu zenbait gela komunean: laborategia,kirolgunea, liburutegia, jantokia… 
Gure ikastetxean Haur Hezkuntzako 8 gela ditugu. 2 urteko gelak, beste eraikin batean kokatuta daude, Haur Eskolarekin batera. 
Lehen Hezkuntzan, berriz, 12 gela daude. 
Jantoki eta garraio zerbitzuak ditugu. Bolibar - Ziortzako ikasleez gain, baditugu baserri auzoetan bizi diren hainbat ikasle. 
Ikasle eta Irakasleekin batera, Eskolako Guraso Elkarteak, gure Ikas – Komunitatea osatzen du. Guraso Elkarte parte hartzailea dugula esan behar dugu, besteen artean, Eskolaz Kanpoko ekintzak antolatzen ditu eta Jantokian eta gure Irakurketa Proiektuan ere, parte hartzen du. 
Horretaz gain, Herriko Biblioteka eta Udalarekin ere, harremanak baditugu.