Ikastexeko Ordezkaritza Organo Gorena (OOG)     

 

OSAKETA: Bekobenta HLHI ko Ordezkaritza Organo Gorena 30 partaidek  osatzen dute:

 

 - Zuzendaria, OOGko burua dena.

 - Ikasketaburua.

 - Klaustroak aukeratuko dituen irakasleen 10 ordezkari.

 - Ikasleen gurasoen 15 ordezkari.

 - Zerbitzuetako langileen ordezkari bat.

 - Udaleko ordezkari bat.

 - Ikastetxeko idazkaria. OOGko idazkari izango da. Hitza izango du, baina  botorik ez.

 

Ikasturtean zehar, gutxienez, bi bider batzen da Eskola Kontseilua, hasieran ikastetxearen urteko Plana eta amaieran oroitidazkia eta egutegia onartzeko. Beste noizbait, epe laburrean, elkartzeko premia izanez gero, batzorde iraunkorra dago eratuta

 

 

AUKERAKETA ETA BERRIKUNTZA: Eskola kontseilua, gehienez 4 urtetarako aukeratuko da eta bi urtetik behin gurasoen erdiak berrituko dira. Berritze hori txandaka gauzatuko da.