JANTOKIKO ZERBITZUA 2021/22 IKASTURTEA

 

Gaur egun bizi dugun egoerak eraginda, 21/22 Ikasturteko jantoki zerbitzua behar bezala antolatzeko berau zein ikaslek erabiliko duen jakin beharrean gaude. Printzipioz, 20/21 ikasturtean ohiko erabiltzaileak izan diren ikasleak 21/22 ikasturteko jantokiko zerrendan mantendu ditugu. Zuen seme / alabek ohiko erabiltzaile izaten jarraituz gero EZ duzue ezer egin behar. Ohiko erabiltzailea, urte guztian jantokian geratzeko konpromisoa hartzen duena da, nahiz eta asteko egun guztietan bazkaldu ez.

 

Aurten jantokiko ohiko erabiltzailea izan denak eta jarraitzeko asmorik EZ duenak edo datorren ikasturtean jantokian izena eman nahi duenak (erabiltzaile berria)  eskolan jakinarazi beharko du.

 

Aipatutako egoeran dauden ikasleen BAJAK eta ALTAK ekainaren 30a baino lehen jakinarazi eskolako mobilean (682893439), whatsapp-ez edo dei bidez goizeko 9:00etatik 13:00etara. Data honetatik aurrera EZ da aldaketarik onartuko.

 

ALTA eta BAJA datu berriak ditugunean, eta bazkaltiarren behin betiko kopurua dakigunean, noizbehinkako erabiltzaileek jantokia erabiltzeko aukerarik duten aztertuko da.

 

ZAINTZA ZERBITZUA

 

Egungo osasun egoerak, ez du zaintza zerbitzua eskaintzeko aukerarik ematen, segurtasun neurriak direla eta. Dena den, egoerak hobera egingo balu, zerbitzu hau eskainiko litzateke. Horretarako, interesa duten familien kopurua jakin behar dugu, beherago aipatzen diren data eta orduetan.

LIBURUTEGI ZERBITZUA

 

16:00tatik 17:00tara bitartean, Guraso Elkarteak eskaintzen duen liburutegi zerbitzurik ez da eskainiko egoerak hobera egin arte.

 

ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK

 

Ikasturte honetan, Guraso Elkarteak antolatu dituen MARRAZKETA eta MEKANOGRAFIA ikastaroak ezin izan dira aurrera eraman, baina, egoerak hobera egin eta hauekin hasteko aukera egonez gero, interesa duten familien kopurua jakin behar dugu. Mekanografia ikastaroa, LH4tik gorako ikasleentzat bideratuta dago.

 

 

Izena ematea:

 

Zaintza zerbitzuan, Marrazketan, zein Mekanografian izena eman nahi izanez gero, ekainaren 30a baino lehen jakinarazi eskolako mobilean (682893439), whatsapp-ez edo dei bidez goizeko 9:00etatik 13:00etara.